KUBIK: ANTZEZLAN BAT BAINO GEHIAGO...
ebook

KUBIK: ANTZEZLAN BAT BAINO GEHIAGO.... HAUR HEZKUNTZARAKO PROPOSAMEN ARTISTIKO-PEDAGOGIKO BAT (ebook)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO
Materia
Pedagogía y educación
ISBN:
978-84-9082-019-3
Páginas:
150
Formato:
PDF
Derechos eBook:
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
-5%
11,64 €
11,06 €
IVA incluido
Comprar

Lau ardatzen inguruan egindako liburua da honako hau: Haur Hezkuntza, Antzerkia, Ikerketa eta Irakasle(gai)en Prestakuntza. Loris Malaguzzi pedagogo italiarraren leloa geure eginez, arestiko lau ardatzen inguruan dauden hainbat errealitate ikusezin ikusgarri egiteko saiakera ere bada ikerlan hau. Izan ere, hezkuntza aztergai nagusia duen HEZIKER diziplinarteko taldeak plazaratu duen lehen liburu honetan, 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako ikasleentzako Kubik antzezlana ikergai hartu da. Lanean ageri denez, planteamendu kualitatibo batetik hezkuntza errealitate zehatz baten ulermena eta interpretazioa bideratu nahi izan dugu; hain zuzen, askotan bigarren maila batean gelditu ohi diren irakasle(gai)en eta haurren gaitasun artistikoen inguruan argi gehiago egiteko asmoz. Alde horretatik, oso interesgarria gertatu da Paraiso Antzerki konpainiak Gasteizko Udal Haur Eskolekin egin duen lana aztertzea, gure unibertsitateko ikasleentzat lan artistikoa zein formaziozkoa eredugarria izan daitekeelakoan.