ERREPUBLIKANISMOA GIPUZKOAN (1868-1923)

ERREPUBLIKANISMOA GIPUZKOAN (1868-1923) (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Año de edición:
Materia
Historia de España Contemporánea (ss. XX y XXI)
ISBN:
978-84-9082-085-8
Páginas:
396
Encuadernación:
Rústica
-5%
20,00 €
19,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas
Comprar

Liburu hau lau urte luzez egindako lanaren lehendabiziko emaitza da. Bere garaian, helburu zehatz bati jarraikiz eman zitzaion hasiera ibiliari: Gipuzkoan nahiz Euskal Herri mailan sortu den hutsune historiografi koa betetzea. Estatuan kultura politiko errepublikanoari buruz gero eta ikerketa gehiago burutzen ari badira ere, hemen oraindik asko falta da egiteko. Hori dela eta, liburuarekin nolabait, etorkizuneko lanen oinarri izan daitekeen informazioa zabaldu nahi izan dugu, nahiz eta horrek hein batean, irakurketa zaildu.

Eskuartean dauzkazun laurehun orrialdeon bitartez, izenburuak argi erakusten duen bezala, Gipuzkoan errepublikanismoak 1868 eta 1923 bitartean izan zuen bilakaera politikoaren azterketa aurkezten da. Mugarri hauek, arrazoi zehatz batengatik aukeratu dira. Errepublikanismoa Estatu mailan lehendabiziko aldiz modu antolatuan 1868an egin zen publiko. 1923an berriz, Primo de Riveraren diktadurak errepublikanoen edozein aldarrikapen publiko debekatu zituen, loaldi politikora baztertuz.

Otros libros del autor