HISTORIA UNIBERTSAL GARAIKIDEA

HISTORIA UNIBERTSAL GARAIKIDEA. LEHEN MUNDU GERRATIK GURE EGUNETARA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Año de edición:
Materia
Historia
ISBN:
978-84-9830-174-8
Páginas:
560
Encuadernación:
Rústica
-5%
26,00 €
24,70 €
IVA incluido
Agotado

Historia unibertsal garaikide honek egungo mundua ezinbesteko diren gertakari historikoak aurkezten dizkio irakurleari. Lehen Mundu Gerratik abiatuta XX. mendea aztergai duen sintesi bat da: garai honek izandako ezaugarri ekonomiko, politiko, ideologiko eta sozial nagusien berri ematen da. Liburukia bi ataletan dago banatua. Lehenengoak gerrarteko krisia du mintzagai, hau da, Lehen Mundu Gerratik Bigarrenera doazen hogei urteak. Europa eta Estatu Batuak dira atal honen ardatza nahiz eta Hego Amerikak, Asiak eta Afrikak ere baduten bere tartea. «Gaurko Mundua» izeneko bigarren atalak, munduak Bigarren Mundu Gerratik 1989. urtera arte izandako bilakaera aztertzen du. Mundua hirutan banatzeko prozesuaren arrazoien berri ematen da, hiru bloke hauen ezaugarri nagusiak aurkeztuaz. Honela, mendebaldeko demokrazia kapitalistek osatzen duten Lehen Munduaren garapena, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunapean bildutako herriek osatzen duten Bigarren Munduaren bilakaera, eta azkenik, Hirugarren Mundua edota mendekotasun komun duten herrien ezaugarriak dira aztergai nagusiak. Guztira, 21 kapitulu dira, bakoitza garaian espezialista den autore baten ardurapean egina, eta guztiak Javier Paredesen koordinaziopean.

Otros libros del autor