JAINKOAREN ELIZA

JAINKOAREN ELIZA. GIZAKION SALBAMEN-IBILBIDEA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Año de edición:
Materia
Religión
ISBN:
978-84-7485-969-0
Páginas:
370
Encuadernación:
Rústica
-5%
8,90 €
8,46 €
IVA incluido
Agotado

Elizaren izatea konplexua eta bipolarra da, eta eklesiologiaren zeregina haren ikuspegi enpirikoa eta misteriozkoa uztartzea da. Elizan, beraz, erlazio dialektikoak nabarmenak eta ugariak dira: komunioa-misioa, Eliza-Erreinua, sinodaltasuna-hierarkia, santutasuna-garbitu beharra (bekatua), historia-betetzeko dagoena, karisma-instituzioa, karisma-ministerioak, Espiritu Santua-Jesu Kristo, ikusgarria-misterioa, lurrekoa-zerukoa, batasuna-aniztasuna, tokian tokikoa-unibertsala, laikoak-laikoak ez direnak, gizonezko-emakumezko, askapena-salbamena, etab. Tentsio horien artean egin beharreko bidea malkartsua eta bihurria da oso, eliz ekimenaren hartzaile eta emaile den gizakia ere «bihurria» delako. Eliza Jainkoarena da, bai, baina gizakiok osatzen dugu. Horra hor eklesiologiaren oinarrizko «zailtasuna» eta «handitasuna». Eklesiologiak oreka eskatzen duela hauteman daiteke lan honetan. Lehenxeago aipatutako bikoteak, beren baitan azaltzen duten tentsioan hartu behar dira. Halaz ere, Elizari buruzko teologian joera ezberdinak izanda ere, desadostasun handiena ez da hor sumatzen. Kezkagarriagoa da Elizak azaltzen duen «irudi enpirikoa»ren eta eklesiologiak eskaintzen duen «irudi teologikoa»ren arteko erlazio kontrajarria. Hau gainditzea, baina, eliztar guztion lana da, ez eklesiologiarena bakarrik.

Otros libros del autor