KATEKESIA GAUR

KATEKESIA GAUR (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Año de edición:
Materia
Religión
ISBN:
978-84-7485-908-9
Páginas:
404
Encuadernación:
Rústica
-5%
12,10 €
11,50 €
IVA incluido
Agotado

Emilio Alberich Sotomayor 1933.eko urtarrilaren 16an jaio zen Algecirasen (Espainia). Kateketikako Irakaslea Erromako Salestarren Unibertsitateko Hezkuntzaren Zientzien Fakultatean (1964tik aurrera). Unibertsitate horretako Hezkuntzaren Zientzien Fakultateko Kateketikako Institutuko Zuzendaria 1974tik 1977ra eta 1986tik 1989ra. Baita Hezkuntzaren Zientzien Fakultate horretako Dekano ere 1989tik 1995era. 1974-1978 eta 1994-1998 denboraldietan Katekesiko Talde Europarraren Buru izan da. Bere argitalpenen artean «La catequesis de la Iglesia. Ensayo de Catequética Fundamental». CCS, Madrid 1991. «Adultos y Catequesis. Elementos de metodología». (A. BINZekin batera). CCS Madrid 1994. «Formas y modelos de Catequesis con Adultos» (A. BINZekin batera). CCS, Madrid 1996. Bizi dugun une historikoak, hirugarren milurtekoaren hasierak, pastoral ezaguera eta sormenerako ahalegin sendoa eskatzen digu. Katekesi arloan ere, kultura eta erlijio aldaketa sakonek ebanjelizatze egoeran dagoen Elizaren katekesi egitekoa sakontasunez berraztertzea eskatzen dute. «Elizaren Katekesia» liburua argitaratu eta zortzi urtera, kateketikako eskuliburu hau aztertua eta gaurkotua izan da, azken urteetan gertatutako eraldaketen argira eta gaur Elizaren pastoral eta hezkuntza egitekoari aurkeztu zaizkion erronka berrien aurrean. Katekesiaren inguruko irakaslego ofizialaren ikuspuntutik, arreta berezia jaso du Apaizen Kongregazioak 1997an argitaratutako «Katekesirako Direktorio Orokor» berriak. Testuak, Erromako Salestarren Unibertsitateko Hezkuntzaren Zientzien Fakultateko urte askotako irakaskuntzaren eta nazioarteko bilera eta harreman ugariren fruitu, harrera bikaina izan du, izan dituen eta prestatzen diharduten itzulpen ugariek islatzen duten bezala. Funtsean, «Katekesia Elizan» liburuaren hariari eta egiturari jarraituz, eskuliburuak aldaketa eta hobekuntza asko jasotzen du, esperientziaren eta katekesi arazoaren koordenada berrien arabera. Agiriak egokitzeaz eta gaurkotzeaz gain, testua kontu handiz aztertua izan da, koherente, sintetiko eta funtsezkoago egiteko. Bi kapitulu berrik aberastu dute bata, hasieran, gaurko munduko katekesi arazoari dagokio eta, bestea, bukaeran, katekistaren irudi eta heziketari. Horrela, modu argi eta sinesgarriz proposatzen da, katekesi arloko arduradun eta adituen heziketarako funtsezko tresna bezala eta baita Fakultate, Institutu eta Zentroetako irakaskuntzarako ere.

Otros libros del autor