LITURGIA

LITURGIA. HISTORIA OSPAKIZUNA TEOLOGIA ESPIRITUALITATEA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Año de edición:
Materia
Religión
ISBN:
978-84-7485-713-9
Páginas:
292
Encuadernación:
Rústica
-5%
7,50 €
7,13 €
IVA incluido
Agotado

Matías Augé (Perafort / Tarragona, 1936), klaretarra, Erromako Liturgi Institutuan («Anselmianum») eta Unibertsitate Laterandarrean teologiako eta liturgiako irakasle da, hurrenez hurren. «Claretianum» Bizitza erlijiosoaren Teologi Institutuko lehendakaria ere bada. Hainbat ikerketa egin ditu liturgiari eta espiritualitateari buruz eta gehienak Italian argitaratu dira. Liburu honek ?benetako «Liturgia Gidaliburua»? Elizako liturgiari buruzko azalpen oso eta sistematikoa egiten du. Originaltasun nagusia sintesi ahalegina da. Kristau ospakizunaren zenbait alderdi aurkezten du bai ikuspuntu historikotik bai teologiko eta espiritualetik. Lehenengo atalean (I-VI kapituluak), liturgiaren oinarrizko ezaugarriak jorratzen ditu. Ondoren, ospakizun bakoitza aztertzen du: eukaristia, sakramentuak, orduen liturgia (VII-XIII). XIV. kapituluan urte liturgikoa landu eta, XV.ean, kristauaren bizitza liturgikoaren espiritualitate bizipenetan jartzen du arreta. Autoreak lotu nahi izan ditu aurkezpen arina, irakurle sektore zabalari irekia ?teologia aztertzen duten laikoen taldeak barne?, eta seriotasun eta sakontasun ahalegina. Helburua ez da izan informatzea bakarrik, baita trebatzea ere.

Otros libros del autor

  • LITURGIA
    -5%
    Titulo del libro
    LITURGIA
    AUGÉ, MATÍAS