OINATZAK BIDEAN

OINATZAK BIDEAN. MUNDUKO ERLIJIOEI SARRERA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Año de edición:
Materia
Religión
ISBN:
978-84-7485-971-3
Páginas:
378
Encuadernación:
Rústica
-5%
9,15 €
8,69 €
IVA incluido
Agotado

Aspaldi jo zizkioten erlijioari hil-kanpaiak, baina bizirik dago. Zergatik? Nondik sortzen da erlijioa? Den guztia mugatua ikustetik eta diren guztietan mugagabeko errealitatea sumatzetik. Mugaren sentipenetik eta mugagabearen susmotik. Mugan bizi gara, eta gauza guztiak muga-mugan ageri zaizkigu: ikusten dugunaren eta ikusezinaren arteko mugan, honaindikoaren eta haraindikoaren mugan. Daukaguna, dakusaguna, dakiguna ez dugu inoiz aski, eta hortxe sortzen dira erlijioak. Baina erlijioa ez da bizipen soila. Sineskizun, arau eta errituetan bildurik ageri da beti. Izan daitezke bizipenaren adierazpide eta sustagarri, edo gerta daitezke bizipenaren agorpide eta itogarri. Horra gakoa. Munduan bizirik dauden erlijioen historia eta gaur dituzten erronkak aurkeztu nahi ditu liburuak. Erronka horien artean, hiru nagusi: elkarren arteko elkarrizketa, gizarte laiko eta pluralistara egokitu beharra, sineskizun eta erritu nahiz arauen malgutasuna.

Otros libros del autor