OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUOAK

OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUOAK. GERRA ZIBILAREN ERREPRESENTAZIO ARTISTIKOAK VS. KONTAERA HISTORIKO-POLITIKOA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Año de edición:
Materia
Historia
ISBN:
978-84-9082-290-6
Páginas:
274
Encuadernación:
Rústica
-5%
24,00 €
22,80 €
IVA incluido
Disponible - 10 días hábiles
Comprar

Memoriari eta lekukotzei buruzko ikasketek nazioartean sortu duten interesa kontuan izanik, Gerra Zibilaren harira Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez aurre jartzea da monografiko honen asmoa. Hainbat diziplina biltzen dituen lan esparru zabala da oroimenarena. Horregatik, elkarren osagarri izan daitezke politikaren eta historiografiaren arloko diskurtsoak eta adierazpide kultural ezberdinetako errepresentazio artistikoak; ekoizpen zinematografiko, musikal edota literarioak, besteak beste. Horiek aztertzean, bereziki erreparatu nahi izan diegu oroimen leku gisa euskal gizartean esanguratsu diren sinboloei eta gerra bizi izan zutenen lekukotzei, afektu kolektiboen sorreran duten garrantziagatik eta, gerrako esperientzien kontaketan, giza mailako «egiei» leku egiten dietelako.