BERTSOLARIEN AHOZ
ebook

BERTSOLARIEN AHOZ. MODERNIZAZIO PROZESUA ETA IDENTITATE BIDEAK GIPUZKOAN, 1830-1936 (ebook)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Materia
Historia
ISBN:
978-84-9082-713-0
Páginas:
640
Formato:
PDF
Derechos eBook:
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
-5%
9,99 €
9,49 €
IVA incluido
Comprar

Eskuartean duzun liburu hau, doktorego tesi baten emaitza da. Hiru helburu nagusi izan ditu egileak hau osatzerakoan: bertsolarien lanek Euskal Herriko historiarako iturri historiko gisa duten balioaz ohartaraztea; XIX. eta XX. mendeko Euskal Herriaren historiarako modernizazio prozesuaren azterketan herri xeheak aldaketa horiek nola bizi izan zituen entzuteari garrantzia ematea, modernizazioaren subjektu hartzaile izateaz gainera, subjektu aktibotzat ere hartuz; eta, azkenik, euskal identitatearen edota euskal identitateen gaia arazo gisa sortu eta gizartean zabaldu zeneko garaira ikuspegi kritikoz hurbiltzea. Sei dira liburu honetan aurkituko dituzun bertsolarien ahotsak: Xenpelar (Errenteria, 1835-1869), Bilintx (Donostia, 1831-1876), Pello Errota (Asteasu, 1840-1919), Pedro Mari Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario-Argentina, 1910), Txirrita (Hernani, 1860-Altza, 1936), Jose Mari Lopetegi (Irun, 1875-Arrueta, 1942). Bertsolarien esanak historiografiarekin alderatu ditugunean ikusi ahal izan dugu modernizazioaren alderdi nagusi guztiei buruz mintzatu zirela bertsolariak: ez agian datuak emanez, ez fenomenoen azterketa sakonak eginez, baina bai horien inguruko bizipen eta esperientziak argiro agertuz. Bertsoak eguneroko bizitza aztertzeko, historia soziala egiteko aparteko iturriak direla ikusi ahal izan dugu.