EGUNGO EUSKAL ELEBERRIAREN HISTORIA
ebook

EGUNGO EUSKAL ELEBERRIAREN HISTORIA (ebook)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO
ISBN:
978-84-13-19149-2
Páginas:
266
Formato:
HTML5 – Streaming
Derechos eBook:
Acceso perpetuo desde cualquier dispositivo
DRM
Si
-5%
4,00 €
3,80 €
IVA incluido
Comprar

01 Euskal eleberrigintza aztergai duen ale honek egitasmo zabalagoaren lehen urratsa baino ez da. Egitasmo horrek, XX. mende bukaerako euskal sorkuntzara hurbiltzea du helburu, eta generoz genero hamaika irakurbide zabaltzeko ahalegina egin du. Azken aldiko euskal literaturan zehar egingo dugun ibilbide honetan, beraz, eleberria lehen geltokia baino ez da. Besteak beste, honako bi helburu hauek elkarlotzeko asmoz hautatu dugu epe jakin baten muga, alegia 1980tik 2000ra bitarteko gutxi gorabeherako muga; batetik, 80ko hamarkadan euskal eleberrigintza hain arrakastatsu eta hain prestigiozko ez zela kontuan hartuz, garai hartako sorkuntza lanei berriro ere egungo talaiatik begiratu, eta irakurbide berriak proposatzea egokia iruditu zaigu; bestetik, 90eko hamarkadan abiaturiko aldizkari eta egunkarietako literatur kritikaren indartze eta zabaltzeak, kasurik gehienetan, abiada biziko interpretazioek gora egitea ekarri zuen. Horiek horrela, hainbat eleberriren irakurketa patxadatsua egitea komenigarria iruditu zaigu. Dena den, hogei eleberri hauetara eginiko hurbiltze-saio honetan hamaika irakurbiderekin egingo duzue topo, hamaika usterekin, hamaika irakurlerekin.