IDAZLEEI GALDEZKA
ebook

IDAZLEEI GALDEZKA (ebook)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Materia
Lingüística
ISBN:
978-84-13-19052-5
Páginas:
122
Formato:
HTML5 - Streaming
Derechos eBook:
Acceso perpetuo
DRM
Si

01 Hausnargaiaren ezaugarriek hala eskatuta, aspaldidanik nabarmenarazia zuen gure Literatur Mintegi honek idazleekin harreman zuzenean hasteko premia, baina arrazoizkoegiak ez ziruditen arrazoiak zirela eta, urtez urte atzeratzen joan da ekimena. Oraingoan, halere, aldeko izar eta astroen konjuntzioa gertatu bide da ortzian eta aukera baliatu ahal izan dugu behialako asmo premiatsuari ekiteko eta, galdetegi moduko baten itxurapean izan bada ere, harremana behingoz gauzatzeko. Nahiz eta ?ezin horrelakoetan nahiz eta-rik falta? aldez aurretik genekien negu aurreko garaiak ez direla gurean egokienak idazleak astitsu aurkitzeko. Egia esan, ez da originala hemen planteatu dugun harreman-galdetegia, inori ez baitzaio ezkutatzen idazleen jardueraz eta eginkizunaz kezkatzen den ororen ohiko kezka bizia direla haiei luzatutako hiru galderok.