SAIO POLITIKO ETA EKONOMIKO HAUTATUAK
ebook

SAIO POLITIKO ETA EKONOMIKO HAUTATUAK (ebook)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Materia
Filosofía
ISBN:
978-84-9082-772-7
Páginas:
594
Formato:
PDF
Derechos eBook:
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
-5%
8,00 €
7,60 €
IVA incluido
Comprar

Gobernu guztietan izaten da barne-lehia, agerikoa edo sekretua, autoritatearen eta askatasunaren artean, eta ez bata ez bestea ez dira inoiz erabat nagusitzen lehia horretan. Askatasunaren sakrifizio handia egin behar da nahitaez gobernu orotan, baina autoritatea ere, askatasuna mugatu arren, inoiz ezin da izan -edo, beharbada, ezein konstituziotan ez luke izan behar- erabatekoa eta kontrolaezina (Gobernuaren jatorriaz saioan). David Hume (Edinburgo, 1711ko maiatzaren 7a - 1776ko abuztuaren 25a) da, ezbairik gabe, eskoziar Ilustrazioa deritzanaren adierazle nagusia. Haren filosofia-lan nagusiek, enpirismo zorrotzean oinarrituta, kontzeptu etiko-politiko funtsezkoak argitu zituzten Giza izaeraren tratatua edo Moralaren printzipioei buruzko ikerketa lanetan. Ez ziren ekarpen txikiagoak izan, batetik, erlijioaren inguruko gogoeta, Erlijio naturalari buruzko solasaldiak ospetsua, eta, bestetik, historialari gisa garaikoen aitorpen erabatekoa ekarri zion lana, Ingalaterraren historia harrigarria. Saio hautatu hauek aukera ematen digute David Humeren pentsamendu politiko eta ekonomikoan sakontzeko, non kortse filosofikoetatik aske ageri baita. Naturari eta boterearen mugei buruzko analisiek, askatasun politikoari buruzkoek, bai eta analisi ekonomiko hutsek ere, pentsalari eskoziarraren zorroztasun eta jenialtasun jatorrena erakusten digute.