AGOUES MENDIZABAL, CARMEN; PRIETO ETXANO, EUNATE; URKOLA IRIARTE, JASONE
Administrazio publikoen ondareari buruzko 33/2003 Legeak arautzen du, orokorrean eta beste ordenamendu juridiko batzuetan, ondasun publikoen araubide juridikoa izenez ezagutzen dena. Normalean ondasun publikotzat hartzen da Estatuarena edo haren administrazio publikoena dena, edo erromatar Zuzenbidean res publicatzat edo gauza publikotzat jotzen zenaren zerbitzura dagoena. Pertsona fisiko edo juridiko partikularren ondasun pribatiboen babesa, aldiz, jabetza-erregistroaren bidez bermatzen da gaur egun; erregistro horretan, hain zuzen, 1998an gauzatu zen erreforma batetik aurrera, administrazio publikoek ere inskriba ditzakete beren ondasun publiko guztiak, babes juridikoa hobeto bermatzeko. Horregatik, jabetza-erregistroan orain erregistro-unibertsaltasunaren printzipiotik abiatzen da; izan ere, jabari publikoko ondasun higiezinak ere inskribatu ahal izango dira, beren legeria bereziaren arabera.