ITURBE BARRENETXEA, JACINTO; TXURRUKA ARGARATE, JESÚS MARI; CASTAÑEDA ZUMETA, AITOR
Liburu honek Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia (eta Teknologia) Fakultatean nola sartu zen kontatzen du, lekukotasun historikotik: Jacinto Iturbe eta Jesus Mari Txurruka doktoreen lekukotasunetatik hain zuzen, gure unibertsitatearen hastapenetatik zientzia enpirikoa euskaraz garatu eta landu zedila jardunbide izan zutenak. Ez da, beraz, eskasa liburu honek kontatzen duena: nola izan zen posible baztertua zegoen hizkuntza bat 60ko hamarkadatik hona epistemologia-bide bihurtzea? Hori da, besteak beste, Jacinto eta Jesus Mari ikertzaileen esperimentua: zientzia-zuhaitzaren enborrean euskal izerdia sartu, eta fruituak jasotzea. Hots, zientzia euskaraz egin, irakatsi eta zabaltzeko ametsa haragitu eta zabaltzea, Euskal Herriko Unibertsitatearen lemak agindu bezala.