1929ko udazkenean Wall Street-en epizentroa izan zuen "crash" ekonomikoaren metxa ziztu bizian hedatu zen mundu mailako ekonomiara, kapitalismoaren historian aitzindaria izan zen depresio ekonomiko luze bezain latzari hasiera emanez. 2008ko krisi ekonomikoaren eskutik, 1929ko krisiaren gaineko interesa eta gaurkotasuna berpiztu egin da munduko hainbat herrialdetan. Liburu hau, 2008az geroztik garatzen ari den 1929ko krisiaren gaineko berrikusketa-prozesuaren barnean kokatzen da. Aurrekontu-analisian eta analisi fiskalean oinarrituz, liburuaren helburua, orduko hiru Aldundiek garaturiko jardunbide eta kudeaketa finantzarioa xehetasunez aztertzea da.