BASKER

BASKER. 1960KO HAMARKADAKO EUSKAL KULTURARI BURUZKO SUEDIAR DOKUMENTALAK (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Año de edición:
Materia
Cine
ISBN:
978-84-9082-470-2
Páginas:
262
Encuadernación:
Rústica
-5%
19,00 €
18,05 €
IVA incluido
Disponible - 10 días hábiles
Comprar

1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astetan zehar, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko bi laburmetraia dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten. "Basker" eta "Bonde i Baskerland" filmak Sveriges Radio TV suediar telebista publikoan eman ziren urte bereko udan.

Ezustean topatutako ikus-entzunezko dokumentu bitxi eta guretzat ineditu horiek aurkezten ditu monografia honek, eta horien inguruko azterketa orokorra eskaintzen du. Eszena nagusien deskribapen zehatzak eta identifikazioak osatzen dute lanaren oinarria, eta egileen biografia txundigarriak nahiz Euskal Herrira egin zuten espedizioaren aurrekariak eta xehetasunak aztertzen dira ondoren. Film bien ezaugarri formalen eta edukien analisiak Grenholmen eta Olsonen hurbilketa, aurkeztutako elementu askoren izaera aitzindaria eta egileek haien lanen bitartez eskaini zuten euskaldunen irudi berezia ulertzen laguntzen digu. Azkenik, pelikulen harreraren azterketa eta kontestualizazioa aintzat harturik, horien garrantzi historikoa eta esangura kulturala balioesten dira.

Liburu honek erantsitako DVD bat darama, eta bertan topa daitezke aztergai ditugun film biak, euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko nahiz ingelesezko azpitituluekin ikusteko aukerarekin.

Otros libros del autor