DESBIDERATZEAREN SOZIOLOGIA

DESBIDERATZEAREN SOZIOLOGIA. GIZA ANIZTASUN ÒONARTEZINÓEN GAINEKO BEGIRADA HUMANISTA KRITIKOA SUSTATZEKO ESKULIBURUA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Año de edición:
Materia
Sociología
ISBN:
978-84-9860-773-4
Páginas:
174
Encuadernación:
Rústica
14,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas

Desbideratzearen soziologiak, zalantzarik gabe, erakargarria bezain zirraragarria izateko potentziala dauka maila askotan. Erreakzio horrek islatzen dituen emozioetan datza soziologiaren espezialitate honek duen indar erakargarri bezain zirraragarria. Eskuliburuaren azaleko irudian ikus daitekeen moduan, baso bat uretan sartuta dagoen lastotxoarekin gertatzen den antzera, gure begietara hautsia dirudiena edo desbideratutzat jotzen diren hainbat eta hainbat errealitate ere ÇegiazÈ ez dira desbideratuak; gure begirada baldintzatua da desbideratu ikusten dituena. Gizarte ikertzaile bezala, lastotxo horiek horrela ikustearen zergatia aztertzeaz gain, horiek urez beteriko basotik kanpo zer-nolakoak diren ulertzen eta azaltzen saiatu behar dugu; ez besteen begirada oker dagoela erakusteko, ikusten dugun horretan gure begiradak duen eraginaz kontzientzia hartzeko baizik. Begirada horren lanketa da, hain zuzen ere, eskuliburu honen xede nagusia.