EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA

EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Año de edición:
Materia
Religión
ISBN:
978-84-9830-063-5
Páginas:
1004
Encuadernación:
Rústica
-5%
29,20 €
27,74 €
IVA incluido
Agotado

Ebanjelioa egunez egun. «Ebanjelioa» esatean, Jesusen mezua esan nahi da, Jesusek ekarri digun berri ona, Jesus bera, gu salbatzeko etorria. Pertsona dugu geure fedearen xede, Jesus bera, eta ez liburu bat, ez ideologia bat. Baina Jesu Kristo, neurri handian, liburuan, Biblian, «haragiturik» gelditu zaigu; modu berezian IBko lau ebanjelioetan. «Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira eta, sinetsiz, betiko bizia izan dezazuen hari esker» (Jn 20,31). Eta San Jeronimok (374-420): «Liburu Santuak ez ezagutzea Kristo ez ezagutzea da». Eta San Gregorio Handia aita santuak (540-604): «Ezagut ezazu Jainkoaren bihotza Jainkoaren hitzaren bidez». Eta Vat. II.ak: «Elizak benerazio handia izan die beti Liburu Santuei, Jaunaren Gorputzari izan dion bezalaxe» (DV. 21. zb.). Hori da esku arteko liburu honen xedea: Jesu Kristo egunero-egunero tantaka-tantaka hobeto ezagutzeko tresna eskaintzea. Elkartea izan dute iturri ebanjelioek. Liburu honetan eguneroko proposatzen den ebanjelio-zatia irakurriko da mundu osoko kristau-elkarte katolikoetan. Zati hori etxean irakurtzeak mundu osoko elkarte handia ekarriko dizu gogora, noski. Espirituaren argiz bakarrik irakur daiteke ebanjelioa, fedeari dagokionez. Alde horretatik, egunero salmo bat proposatzen da eta otoitz labur bat. Bestetik, abestien eta otoitzen zerrenda jarri da eskura. Azkenik, ebanjelio-zati bakoitzaz azalpentxoa eta santu bakoitzaz biografia laburra datoz.

Otros libros del autor