EKONOMIA ARLOKO ITZULPENGINTZA. FRANTSESA - EUSKARA

EKONOMIA ARLOKO ITZULPENGINTZA. FRANTSESA - EUSKARA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Año de edición:
Materia
Lingüística
ISBN:
978-84-9082-930-1
Páginas:
156
Encuadernación:
Rústica
-10%
14,00 €
12,60 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas
Comprar

Gida hau Ekonomia arloko itzulpengintzarako hastapen metodo bat da, B edo C hizkuntza frantsesa daukaten Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleek alderantzizko itzulpena eta, batik bat, itzulpen zuzena landu ditzaten. Argitalpen frantses eta frankofono espezializatuetatik aukeratu ditugu hainbat kazetaritza-artikulu zein testu teoriko, adibideok ikasleari itzulpen tekniko mota honen zailtasunak ezagutzen eta gainditzen lagundu diezaioten.

Proposatzen ditugun ariketen asmoa da ikasleak, testu bakoitzeko testuinguru ekonomikoaz eta linguistikoaz jabetuz, testua bera eta haren errealitatea erabat ulertzea. Izan ere, ikuspegi kontrastibo batetik, diskurtso mota honen ezaugarriak bereganatuz eta lexikoa eta esapide bereziak ezagutuz, ikaslea gai izango da horiexek identifikatu eta beste testuinguru batean erabiltzeko, baita kasu bakoitzean itzulpenik egokiena emateko ere. Hortaz, gida hau oso baliabide erabilgarria da ikasketa-plan berrietan, ikasleek ekonomiako testuen egitura linguistikoak barnera ditzaten.