IKERKUNTZA SOZIALAREN ESTILOAK

IKERKUNTZA SOZIALAREN ESTILOAK (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO
Año de edición:
Materia
Sociología
ISBN:
978-84-9082-917-2
Páginas:
236
Encuadernación:
Rústica
-5%
20,00 €
19,00 €
IVA incluido
Disponible en 10 días
Comprar

Ordena soziala politikaren bidez egiten da (profesionalek lagunduta), eta zientziaren bidez pentsatzen da (ikerkuntzak lagunduta). Gizartea aldatuz joan da, ekiteko eta gogoeta egiteko baliabideak ere aldatu egin direlako. Ikerkuntza sozialean, zehazki, teknika kuantitatiboen enfasia baztertu eta teknika kualitatiboak erabiltzen hasi dira, teknika parte-hartzaile eta esku-hartzaileetara iritsi arte. Zer soziala eraikitzeko modu heteronomo eta hierarkiko bat adierazten dute teknika horiek, baina bada modu autonomo eta anarkiko bat ere, eliterik gabea. Urrunago, soziosofia dago, zer sozialera hurbiltzeko modu jakin bat, kontuan hartzen dituena edertasuna, magia eta abar. José Ángel Bergua (Lafortunada) Soziologiako doktorea da, eta Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularra. Hainbat gairi buruz ikertu du: sormena, moda, ingurumen-gatazkak, herrien eta hirien arteko harremanak, gazteak, modernitatearen krisia, baita sozialki eratzailea denarekin lotutako auzi teoriko eta metodologikoak ere. Zenbait artikulu argitaratuak ditu aldizkari espezializatuetan, eta, horiez gain, baita beste lan hauek ere: "La gente contra la sociedad. Impacto sociocultural de un divertimento juvenil" (2002), "Los Pirineos y el conflicto del agua" (2003), "Patologías de la Modernidad" (2005), "Lo social instituyente. Materiales para una sociología no clásica" (2007) eta "Sociología de la política" (2009).