Hirugarren bertsio hau argitaratu bezain laster mundu osoan zehar nagusitu zen, irakaskuntza arloan zein autodidakten artean. Horregatik aukeratu du Euskara Institutuak konputagailu-sareei buruz euskaraz argitaratzen den lehenengo liburua izan dadin.Idazleak, irakaslea eta ikertzailea den Tanembaumek, konputagailu-sareen barrukoak jorratzen ditu liburuan, hardware kontuetatik hasita gehien erabiltzen diren sare-aplikazioetaraino heldu arte. Kapitulu bakoitzean, beharrezkoak diren oinarrizko printzipioak sakonki aztertzen dira lehenik, eta ondoren Interneteko TCP/IP sare-arkitekturan horien aplikazio errealak azaltzen dira.