Azken urten hauetan gauza asko aldatu dira eskola-hezkuntzaren munduan. Erreforma, funtsean, indarrean zegoen egitura kurrukularen ´berreraikuntza´ prozesu bat izan da. Hezkuntza-administrazio zentralak eta gure lurralde autonomoko administrazioek argitara eman eta zabaldu dituzte Oinarrizko Curriculum Diseinuak. Gure artean ´kurrikulu´ topikoak monopolizatu egin du eskola-pedagogiari buruz argitaratzen eta eztabaidatzen den gehiena. Miguel A. Zabalzaren testuliburua itzuli du Euskal Herriko Unibertsitateak. Iadanik portugesez, frantsesez eta italieraz argitaratua dagoen liburua. Unibertsitatean ´klasikoa´ bihurtu den testua hain zuzen ere.