Herri-lanak, administrazio-erakunde batek beharrizan publikoak asetzeko sustatutako obrak bezala defini daitezke. 1929ko krakari aurre egiteko neurrien artean obra publikoak eta hauek bultzatzeko diru laguntzak erabili ziren. Beste lurralde batzuetan bezala, lan-krisiari aurre egiteko erabili ziren Espainian, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hiru probintzia horien kasuan, batez ere aldundiek bultzatu zituzten. Langabeziaren aurka borrokatzeko mekanismoen artean herri-lanek izan zuten eginkizuna ezagutzea funtsezkoa da krisiaren aurrean hartutako erabakietan sakontzeko eta beste langabezia-prestazio batzuen eraginkortasuna neurtzeko.