ETXEBERRIA, XABIER;BILBAO, GALO
Liburu honek bi xede ditu. Batetik, oinarrizko etika deritzonaren sarrera orokorra egin nahi izan dugu. Horretarako, gaur egungo etika-eskola nagusiak eta horiek oinarritzen dituzten teoria klasiko handiak aurkeztuko ditugu. Bestetik, lanbideen etikari buruzko teoria orokorra agertu nahi izan dugu. Lehenengo xedea erdiesteko, proposamen etikoak egituratu ditugu, ordezkatzen duten arrazionaltasun ereduaren arabera (zuhurtziarako, kalkulurako, komunikaziorako arrazionaltasuna).