Olinpiada matematikoetarako gaien zerrenda ozialik ez den arren, "funtsez-ko matematikaren" partetzat har ditzazkegun lau jakintza arlo biltzen dituzte, hau da, Aljebra, Konbinatoria, Geometria klasikoa eta Zenbakien teoria. Ma-tematikaren jakintza arlo horiek asko lantzen dira beste herrialde batzuetan, baina ia erabat kanpo utzi dituzte Espainiako Bigarren Hezkuntzako gaien zerrenda ozialetik. Material hau olinpiada matematikoetan parte hartu nahi duten Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat bideratua den arren, haiek ikasten has daitezen edo aurrera egin dezaten laguntzeko sortua den arren, erabilga-rria edo are polita izan daiteke ere bai matematika atsegin dutenentzat eta asmameneko problemak oro har atsegin dituztenentzat.