COVID-19aren pandemiak gure hezkuntzaren zimenduak astindu ditu. Bat-batean, gure ikasleak ezin izan dira ikastetxeetara joan, herrialde gehienetan bezala itxi egin baitituzte konfinamenduaren ondorioz. Inork ez zuen espero, baina hezkuntza-erakundeek larrialdietako konponbideak bilatu behar izan dituzte, eta urrutiko irakaskuntza ez-presentzialeko ereduei esker leundu da kolpea. Esperientzia horretatik abiatuta, aztertzen hasiak gara ea online-hezkuntza aliatu egokia izan ote daitekeen gure hezkuntza-sistemetan konponbide hibridoak garatzeko. Erantzuna baiezkoa da, nahiz eta orain artekoa berez ez den izan online-hezkuntza. Liburu honetan, online-hezkuntza hobetzeko eta etorkizuneko konfinamendu oso zein partzialetako testuinguru presentzial ez-jarraituetan kontuan hartzeko zenbait proposamen aurkezten dira. Laguntzarako tresna bat eskaini nahi diegu online-hezkuntzaren indar eraldatzailea ahalik eta gehien baliatu nahi edo behar duten hezkuntza-profesionalei. Liburu honekin, gai hauei buruz ikasiko duzu: online-hezkuntza; lankidetzazko ikaskuntza; diseinu teknopedagogikoa; e-jarduerak; feedbacka; online-ebaluazioa; jarrera digital kritikoa; irakasleen lankidetza sarean; distantzia soziala; irakaskuntza ez-presentziala.