OSASUN BAKARRA, JOMUGA ESKURAEZINA

OSASUN BAKARRA, JOMUGA ESKURAEZINA (Libro en papel)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Año de edición:
Materia
Medicina
ISBN:
978-84-9082-717-8
Páginas:
172
Encuadernación:
Rústica
20,00 €
IVA incluido
Disponible en 30 días

Mikroorganismoak nonahi daude, eta gizakiarekin duten erlazioan, nahiz eta gehienak lagunak izan, badira batzuk patogeno edo etsai direnak. COVID-19aren pandemiari esker berriro baieztatu dugu mikroorganismoen mehatxu erreala infekzio emergenteen sorreran. Saguzarretatik etorritako mikroorganismoak nazioartean osasun publikoko larrialdiak sorrarazteko mehatxuak dira, baina karraskariak, eltxoak, akainak edo permafrosta ere begi-bistan izan behar ditugu. Historian zehar pandemiek izandako garrantzia ukaezina da, baina etorkizunean ere hala izango da. Liburu honetan ikusiko dugu, besteak beste, nola babestu gaitezkeen bizitzan zehar edo zein funtsezkoa den elkarlana etorkizuneko pandemiak aurreikusteko. Bestalde, botiken aurrean erresistente diren mikroorganismoen pandemia isilaren kausa eta irtenbideez gogoeta egingo da. Gizakiaren, animalien eta ingurumenaren papera hertsiki lotuta daude, eta batean zein bestean aritu beharra dagoela ohartuko gara.