Lau ikasturteetako praktika klinikoetan, ikasleek ospitale-unitate oso espezializatuak igaro behar dituzte, hala nola larrialdi-zerbitzuak, ebakuntza-gelak eta zainketa intentsiboetako unitateak. Errotazio horiek, era berean, erronka garrantzitsua eta interesgarria dira gradua amaitzear dauden ikasleentzat. Ospitaleetako zerbitzu berezietako egonaldiak ahalik eta gehiena aprobetxatzearen garrantziaz eta zerbitzu horietako batzuen konplexutasunaz jabeturik, zenbait datu eta informazio idaztera animatu gara, etorkizuneko erizainentzat eta unitate berri batean sartu berri diren profesionalentzat baliagarria izango delakoan. Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktiko hau zainketa kritikoetako zerbitzuetan esperientzia handia duten erizaintza-profesionalek egin dute. Zainketa intentsiboetako, bizkortzeko eta gaixotasun koronarioetako unitateetan eta antzekoetan lehen urratsak gidatzeko pentsatua dago bereziki.